|
Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Kaukaso aldean, 1423garren urtean edo, garaitsu hartan behintzat, Khatuswa izeneko tribu bat bizi zen, Renier Ghampeau historiadore noruegarrak dioenez. Eta zein urtetan gertatu zen zehazki aipatzen ez badu ere, 1567garren urte inguruan, nonbait hor, ikaragarrizko ekaizte batek tribua dena desegin zuen, eta eskimal tipi gotor bat ez gainerakoak zendu egin omen ziren. Eskimal gaztetto hau ozeanoan zehar izeberg baten gainean zihoala, eta oldozteko tenore desegokietan aurkitzen zelarik, poema bat burutu behar zuela otu zitzaion. Hala, egunak joan eta egunak etorri, aldian behin letra bat patuz ondoko poematto hau osatu zuen izeberg-aren gainean.
HONA HEMEN GEROZTIK
Gau geldoaren torturak aizkora herdoildua zirudien eta ilargiaren begiradek altzairu biziko ezpatak. Ene begi biak errekasto tipi bihurtu ziren supituki. Gero malkoz horditu nintzen suizidioaren bazterrean hebaindua. Hona hemen geroztik biziaren lasterrean ezinean ero itsaso malkerrean noiz amilduko.
(Hemen, argi ikusten da, ume bakarti batentzat, zein eta gotorra den, poema bat hontzea zeinen lan gaitza den).
Joannes d'Iraolaren poema bilduma |