Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Patziku Perurena

CAP, 1985

 

 

Itsaso hurrunaren harmonietan

uhinen alhaba jaio zinaden.

Geroztik zabiltza zure orhoitzan

uharte gardenik ezin eriden

(J.M.)

 

 

GOZAMEN UHINETAN

 

Larratxoriak bere hegada izuan

mokotik galduriko gari ale ttipia.

Aristokraziaren auzoko zakur erreaz

maiteminduriko jitoaren polainak.

Ama baten semeak komisaldegian

muturrera jaurtikiriko listukada sintzeroa.

Desira hutsalez beterikako plastikuzko zorroak.

Mataderietako zekor buru

eta behi zaharren utero zimurtuak.

Terranobako galerna zikin batek

Bermioko marinelari ebatsiriko zapela.

Negarrez doan errekak, zapi zurutan bildurik

daramazkien hilaur zoriontsuak.

Frankok gerratean jaurtikiriko

urdaiazpiko bokadilu zihatuak.

Lauaxetaren kalabera eta femur bizkainoak.

Katakume sortu berriak eta satarrez hildako bildotsak.

Lurralde idorretan eroritako nafarsemeen ezpatak.

Ohapeko bakardadeak printzaturiko pizontzi zuriak.

Seinorita desloratuen eskupainuloak, eta

palazioetako alarguntsa etsituen zapata txarolatuak.

Eta, betidaniko ilusioz osaturiko ekipoa. Han,

itsaso ahantziaren altzoan laztantzen dira elkar

amodiozko gozamen uhinetan zorabiatuak.

 

Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Patziku Perurena

CAP, 1985