|
Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Euskal Herriko mendietan barrena, kontrabandoan eta, asko ibilia zen maki bat bazen gure auzoan, eta, oraindik haurra nintzela hark kondatua dakit, nola Gipuzkoa eta Araba aldetik ikaragarrizko abere sailak sartzen ziren Baztan alderat. Seguru erraiteko ez dakit baina, Etxalar zuketan abereen biltokia, gero handik Bidasoaz bestalderat iragaiteko. Aipaturiko herri honetan ba omen zen adinean sarturiko agure zahar bat, eta emaztea oraindik sasoiko zela kontrabandisten arteko gatazka batetan karabineroek hil omen zioten. Gauza da behintzat, bakar eta triste bizi zela geroztik. Erran dudan maki honek asko tratatu bide zuen etxalartar alargunarekin, eta hala erraiten zidan, bazuela kantu pollit bat aspergabe kantatzen zuena. Bere emazte lirain eta maitakorraz ezin ahaztu nonbait, eta berak eginiko kanta zuen, emazte maiteaz oroitzean hainbat eta hainbat alditan kantatzen zuena. Hona kantaren letra, musikaren aztarrenik ez baitut ediren ahal ukan. Kontuz ordea, «Paula» hori ez baita izen imajinario bat baizik, ezen historia honetako andereak Juana baitzuen izena. Halere, bistakoa da, Juana sinbolizatu nahi duela poetak.
NIGAR EGINEN PAULA!
Hor aintzinean zuhaitzak haltzak, zumarrak, ezpelak ere... Horra hor hegazti lausoen eta basabere izuen begiak Han, mendi eme amoltsuak —gure ohantze aratzak—... Egun ere nigar eginen dinagu Paula maindira ilunez aurpegia estalirik nigarra bai Paula, hasperen zotinka, eta behe ibar goibelerat beha.
Joannes d'Iraolaren poema bilduma |