|
Joannes d'Iraolaren poema bilduma
San Francisco-ko Alcatraz gartzelan, hamalaugarren zeldan hil zen poema honen egilea. Eta handik hiru urtera edo, zelda garbitzeko ateak ireki zirenean, hezur artean galdurik orrialde lizundu batean izkiriatua ediren zen. Pentsa zitekeen bezala, ez zen inolako izen edo deituraren aztarrenik nabari poema honen oinean. Presondegi garbitzaileak ordea, beste zeldetan edireiten zituen beste hainbat poema anonimoen artean jaso zuen. Nik bilduma hartatik hartu eta hona transkribatu baizik ez dut egin.
UNIBERTSOA ERANTZI NAHI DUT
Gizona erantzi nahi dut Unibertsoaren aitzinean. Eguzkitan hedatu ene eskuak. Euritan ezarri nahi dut ene bizkarra. Haizetan iragazi ene arnasa. Espaziorat gidatu nahi dut ene soa. Ozeanoen hondora isuri ene egarria. Lurrari eskaini nahi ene atsekabea. Hegaztientzat eman nahi ene begiak, arrainentzat ene odola eta basapiztientzat ene haragia. Ene izaitez bazkatu nahi dut unibertsoaren oreka miragarria.
Joannes d'Iraolaren poema bilduma |