|
Joannes d'Iraolaren poema bilduma
TRISTURAREN EREMU BASATIETAN
Tristuraren eremu basati hauetan lahardi eta otadi ahulen antzera ihartu egiten dira hitzak ezari ezarian. Eguzkilore eta sandalo gazteei desgaraian eta umotu gabe erortzen, hosto berdaskak —gerora udatzenaren ohantzea modu berezi batez aurren aldikotz beztituko dutenak—. Norabidea eta ohizko xenderak galdurik bakar eta bakanka negu minean itzultzen dira antzara, ahate isilak, kurriloak eta hegabera ņabarrak ere. Artzainek behe ibarretara gidatzen beren soa zokolaino dentsoegian begiak galtzera utziaz. Xaramela eta xirula ere doinu gabe geratzen eremu basati hauetatik iragaiterakoan ezen hemen, irriak ezpain gabeak, ilargia bera gau gabea eta kainaberak ere samin eta azukre gabeak baitira. Arian arian zekenagotzen doazen eremu basati tristeak baizik ez dira xedera gabeko lurralde krudelok.
Joannes d'Iraolaren poema bilduma |