HAIZEA, SITSAK ETA ORENAK
Baimenik eskatu gabe erditu gintuzten,
izugarria da bizkar gainean jarri ziguten pisua.
Kanposantuetan jartzen dituztenak bezalako
harlauzak daramatzagu bizkar gainean baina,
zoritxarrez, oraindik ez gaude hilda.
Izugarria bizkar gaineko banderaren pisua,
alferrikakoa osorik mantentzen saiatzea,
tarratatuko dute haizeak, sitsek edo orenek.
Eroriko zaigula jakin eta, hala ere,
ahatik eta duinen eramatean datza bizitza.