Edan ase arte
Mikel Peruarena
Kutxa, 2006
HOR DAUDE
Han daude zutik,
berunezkoak bailiran astun
Vladimir Maiakovski
Inurriak ateratzen
zaizkit eskuetatik
batzuk luze-luzeak
izaten dira,
eta motz-motzak,
normal-normalak besteak.
Formazioan jartzen
ditut guzti-guztiak,
lehendik orraztutako
elurraren lerroetan,
eta poemak osatzen
dituzte bare-bare,
hor daude tente, harro,
neure aginduen zain,
erasotzeko prest.
Edan ase arte
Mikel Peruarena
Kutxa, 2006