Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

SAIAKERA

 

Egunero abiatzen da madarikazio bera,

inork eskatu gabe arnas hartu beharra.

 

Iratzargailuak jo bezala hasten den

round berria bizitzarekin mutur-joka,

 

goanterik gabe, esku hutsik eta

azkenean nokeatuko gaituztela jakinda.

 

Norberaren ugatzari zenbat zurrupada

gelditzen zaizkion jakin gabe goaz aurrera.

 

Ez dakigu zergatik gauden hemen baina

ez dugu hemendik joan nahi, hala ere.

 

Ez dakigu zergatik gauden hemen baina

ahalik eta ondoen egiten saiatuko gara, hala ere.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006