Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

ZIZAREAK ETA HARRAK

 

Behin batean baginen zu eta ni, eta gu,

eta maite zintudala esan nizun oharkabean,

eta damutu egin nintzen esan izanaz,

eta gero damutu egin nintzen damutu izanaz.

 

Horrela ibiltzen gara, zangan trabatuta.

Zuk aterako nauzu zulo honetatik ezta?

Ez, zuk ez daukazu eskailerarik eskuetan,

zuk badaukazu zeure zulo propioa.

 

Ez gara konturatzen gauzak nola dauden:

norberak jan behar ditu bere lubakiko

zizareak. Ezin du inor ase gose denak,

ezin du zulotik irten hilda dagoenak.

 

Hautatu egin behar duzu:

edo zizareak jan ditzakezu,

edo harrek bazka zaitzakete.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006