Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

MODUAK ETA MODUAK

 

Igarotzeko moduak eta moduak daude:

igaro zintezke lainoen moduan,

txorien moduan edo hegazkinan moduan.

 

Haizeak bultzaturik igarotzen dira lainoak,

haizearen isurian igarotzen dira txoriak,

haizearen kontra igarotzen dira hegazkinak.

 

Denok hemendik igaro behar dugunez,

zeure modua hautatu behar duzu.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006