Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

HIL ONDORENGO BURUTAZIOAK

 

Noizbait hiltzen banaiz

ez dut atsekaberik edo minik sentituko,

haize pixka bat gehiago

burezurraren barruan,

besterik ez eta, ikusterik badut,

atsekabetuko nauen bakarra

lagunak minez ikustea izango da.

 

Noizbait hiltzen banaiz

ez dut atsekaberik edo minik sentituko,

haize pixka bat gehiago izango dut

biriken barruan, agian,

eta izorratuko nauen bakarra

erretzeari lehenago ez utzia izango da,

 

urrunago hegan egiteko hil ondoren.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006