Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

GORA NAHIAK ETA BEHERA BEHARRAK

 

Hegan egin nahi genuen, goraino igo,

inork ez digu hegan irakatsi, ordea.

Hegaztiak airerako sortu ziren,

eta jendea jausi egiten da lur azalera.

 

Igeri egin nahi genuen, azpiraino jaitsi,

inork ez digu igeritan irakatsi, ordea.

Arrainak uretarako sortu ziren,

eta jendea igo egiten da lur azalera.

 

Oinez gabiltza zorionaren bila,

ugaztunak lurrerako sortu baitziren.

Eta nekatzean lurpera erortzen da

jendea, kutxa beltzetan sartuta.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006