Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

LAGUN BIDAIARIAK, BIDAIDE LAGUNAK

 

Aitzoli

 

Ziurtasunak utzi eta bidaiak hastea

poesia liburuak irekitzea bezala da,

inoiz ez dakizu zer aurkituko duzun.

 

Ustekabean poesia liburuak irekitzea

lagun berriak egitea bezala da,

inoiz ez dakizu zer emango dizuten.

 

Lagun berriak egitea

ardo botilak hustea da,

ardo botilak hustea

zapi zuriak partekatzea.

 

Zapi zuriekin agurtzen dira bidaiariak,

eta hauek lagun, poema, bidaia

berriekin itzultzen dira lagunartera,

ardo botilak eta kontakizunak hustera.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006