Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

AZALPEN EGOKIA

 

Liburuak irakurtzen ditu norbaitek

munduan zer gertatzen ari den

ulertu nahi duelako,

 

eta bitartean

munduan gertzatzen ari diren gauzak

autobusez doaz lantegira,

 

norbaitek liburuak idatz ditzan

rnunduan zer gertatzen ari den

ulertzeko.

 

Eta bitartean

munduan gertatzen ari diren gauzek

ez dute ulertzen

 

zer den gertatzen ari dena.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006