Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

ERANTZUNIK GABE

 

Burua jaso eta hor goian,

geltokiaren estruktura metalikoari

itsatsita, bezala dagoen plastikozko

usoari galdegin gura diozu

 

zelan ikusten diren humanoak

hor goitik; baina ez diozu galdegingo.

Txikerrak, erantzungo lizuke, Ezdeusak,

baina ez diozu galdegingo, agian

 

zeuk ere badakizulako erantzuna.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006