Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

ITZULERARIK GABE ABIATU ZIRENAK

 

Amiama eta Benitori

 

Hil ziren adiskideak ez ziren hil,

bidean aurreratu ziren,

atzetik heldu garenoi

nora goazen adierazteko.

 

Udazkeneko haize eroarekin

iristen zaizkigu haien abisuak:

kontuz ibiltzeko, adi egoteko,

pausatzeko edo bizkortzeko.

 

Gu ere zimelduko garela diote,

 

eta udazkeneko haize eroak bezala

hitz egiten ikasi beharko dugula,

atzetik etorriko zaizkigunei

nora doazen adierazteko.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006