ITXAROPENA
Hilobiratzaile edadetuak gazteari
erakutsi nahi dio ofizio zaharra,
eta gezurra dela heriotzak
bazterrak berdintzen dituela.
Bizitzak ere berdinduko lukeela jendea
esan dio, Denok bizirik gaude, ezta?
esan dio, Orduan denak berdinak gara?
lkusten dituzu nola dauden banatuta?
lkusten dituzu hutsik dauden loreontziak?
lkusten dituzu panteoiak eta nitxoak?
Heriotza batzuk beste batzuk baino
heriotzago dira, esan dio,
Bizitza batzuk beste batzuk baino
bizigarriagoak diren bezala.