Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

LORE JOKOAK

 

Burgesa poetikoki sartu zen kafetegira.

Poetak kafetegi burgesa kausitu zuen azkenean.

Burgesak poeta plantak egin zituen kafetegian.

Kafetegian burgesari begira ari zen poeta.

Kafetegia burges eta poetez beteta zegoen.

Kafetegia poeta eta burgesez beteta zegoen halere.

Kafetegiko burgesak poetek bezala idatzi zuen.

Poetak oso modu burgesean idatzi zuen kafetegian.

Poema burgesa lo zegoen kafetegiko mahai gainean.

Borges batek irakurri eta zakarretara bota zuen.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006