Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

HALABEHARRA

 

Pospolu bat muturretik hartu

eta lurrera bota zuen

emakume ilezuri zahar batek.

 

Pospolua tenteka gelditu zen

egurrezko hanka bakarraren

gainean. Hori baino ez zara.

 

Zurekin batera eta are lehenago

milioika pospolu erori zitzaizkion

ile zuri eta luzea duen emakumeari.

 

Halabeharrez tenteka erori diren

pospoluen kaxa sasi-borobila,

hori baino ez da mundua;

 

denak oreka gorde nahian,

denak gora begira jarriak,

su hartu eta zeruak argitzeko

 

itxaropenez.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006