Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

IZOTZ BELTZAREN ISILTASUNA

 

Izeki kandelak pospolu hezetuekin,

berotu eskuak lagunaren bizkarrean,

arrimatu elkarrengana poliki-poliki,

 

negua dator maldan behera herriraino,

izotz zuriarekin, elur beltzarekin altzoan.

 

Bihotz goibelak ito behar ditu hotz honek,

hauts mutua harrotu eta laino zuria osatuz

mendietatik arrapaladan datorren honek.

 

Izeki kandelak pospolu hezetuekin,

berotu eskuak lagunaren bizkarrean,

ezin gara bakarka salbatu bakardadetik.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006