S.O.S. Deiak
Kolore bakarreko negarretan ari da telebista,
egunkariek aspertzeraino hitz egiten dutena
aspertzeraino entzuten dute irratiek sukaldean,
etxeko ate guztiak zabalik daude, haizea ari du,
ateak danba eta danba, etxean ez dago inor...
Komunikazioaren aroa deitu diote adituek,
baina muinora igo eta kearekin zeinuak
egiten jarraitzen du jendeak, laguntza eske.