Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

HARRIEN INGURUAN BUELTAKA

 

Hori ere bukatu egin da eta,

bukatzen den guztia bezala,

zerbait hasteko izan da eta,

hasten den guztia bezala,

bukatu egingo delako izango da.

 

Damutuko zara emandako musuez

eman gabekoez baino gehiago.

Damutuko zara emandako musuez, eta

harriarekin behaztopatzearen zirrara

sentituko duzu berriro, hala ere.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006