Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

ZAPATAK HUTSIK

 

Lokatzetara eraman

gintuzten bizitzera eta

hankak kimatu zizkiguten

lurrera ez erortzeko.

 

Tarteka beste norbait

igarotzen zen auzotik,

eta joan egiten zen

lokatzetatik harantz,

 

        joan egiten zen.

 

Gure oinei begiratzen

genien orduan eta

zapatak hutsik zeudela

iruditzen zitzaigun.

 

Bagenekien

ezin ginela joan,

ezin ginela joan

sinesten genuelako,

 

abiatu eta erortzeko

beldur ginelako.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006