Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

ITXAROPENA HOSTOZ-HOSTO ERANZTEA

 

Udaberriak logelako leihoak zabaldu

dizkizu ufada indartsu batekin eta

barruraino sartu zaizu txute berdea.

 

Logelan arrosak landatu dituzu

baina ez da itxaropenik haziko,

ez da edertasunik berez loratuko

 

Usain hobea izango du logelak,

besterik ez.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006