Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

LAPURRETA ISILA

 

Isilean daramazun hori da

maitasun istorio gozoena:

 

lapurtutako karamelua,

umetako sekretu lotsagarria,

 

igande gaueko azken tragoa,

maindire lehortu berria,

 

ezkutuan erretzen duzun hori,

bakardadean erretzen zaituena,

 

gauean ohera sartu, argia itzali,

begiak itxi, eta lo egiteko gogoa

 

lapurtzen dizuna.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006