Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

DEFINIZIO ZEHATZAK 3

 

Jon Mariri

 

Gaua azkenean, gaua,

 

poliki-poliki edaten ikasi

behar den likore morea,

isil-isilik altzoan pausatzen

zaigun buru gorriska,

gozo-gozo laztantzen

gaituen esku bioleta.

 

Gaua azkenean, gaua,

 

zer da etorkizuna gaur gauean?

Zer da iragana zure alboan?

Zer axola du denak eta ezerezak

ohe biguna, ardo usaintsua

eta laguna aldamenean direnean,

gauean, gauean, betiko gauean?

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006