Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

PENTSAMENDUAK, HALERE

 

Tarteka pentsatu egiten dut,

eta pentsatzen dudala ere pentsatzen dut,

 

eta pentsatzeari buruz pentsatzea

astakeria bat dela ere pentsatzen dut gero.

 

Eta azkenean pentsatzen dut

gertaerak gertatu egiten direla

 

            eta pentsamenduak ez.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006