LO HARTU EZINIK, GAUEAN, ASMAKIZUNETAN,
KALEKO ARGIEK URDINDUTAKO GELAN
Gaua dator, ilunez jantzia, atari aurrean
itxoitera, telefono mugikorrak patriketan.
Inoiz ez duzu jakingo zer den hobea,
joatea edo geratzea, geratzea edo joatea.
Joan egin bazara, joan zarelako.
Gelditu egin bazara, gelditu zarelako.
Edonola ere, asmatu duzun edo ez
jakiterako, beranduegi izango da beti.