Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

OTSOA ARTZAIN

 

Eraikin handi batean egiten du lan,

Justizia Jauregia erraten diote.

 

Maitasun kiloa hogeita hamar eurotan

saltzen dioten garai inperialotan,

 

zera galdetzen die euskal militanteei

Zenbat ordaintzen dizute?

 

Zera galdetuko nahiko balie bezala

Eta zu, zenbatean saltzen zara zu?

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006