Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

EGARRIA DESERTUAN

 

Esaten dute nomadek ez dutela

denboraren kalkulu zehatzik

behar desertuan ibiltzeko.

 

Esaten dute asteak eta asteak

eman ditzaketela ur poxirik

eta janari zipitzik gabe.

 

Baina zein den luzea bidea,

egarria eta ur putzuaren arteko

distantziaren kalkulu zehatzik ez denean,

 

zein den luzea bidea desertuan

gero eta barrurago sartu ahala

gero eta isolatuago sentitzen zarenean

 

eta hondarra eztarrian kabiak egiten

hasi zaizula nabaritzen duzunean.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006