Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

REMEMBER ARESTI

 

Bilbon

kaka egiten zuen

Euskal Harriak.

Lehen. Han.

Orain

komuneko papera

jarri diote

komunari. Hemen.

Platinozko estalkian

bildu dute

kaka.

Orain. Hemen.

Poesia sozialaren maisuak

loriatzen dituzte

orain.

(Lehen

gorroto zituzten).

Poesia sozialaren maisuek

negar egingo lukete.

Gaur. Hemen.

Kaka zaharra!

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006