Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

HAURRAK EDERRAK ZERATE 2

 

Munduak haurrak behar ditu,

Gobernuak haurrak behar ditu,

Ziutateak haurrak behar ditu,

haurrek haurrak jan ditzaten.

 

Haurrak behar dituzte Gerrak,

Bankuak eta Merkatuak.

Haurrak behar dituzte Jainkoak,

Alderdiak eta Sindikatuak.

 

Norenak dira, orduan, mundura

hainbesteko minarekin

erditzen ditugun haurrak?

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006