Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

GABONETAKO POSTALA

 

Postariak mozkortu egin dira pubetan,

(nork behar ditu postariak gaur egun?)

eta edalontzi merkeak lapurtu dituzte

etxeko itoginen ura berrerabiltzeko.

 

Olentzero langabezi bulegoan ikusi dute

(berogailu elektrikoak asmatu zituzten eta

nork behar ditu ikatz puskak gaur egun?)

aurten ez omen zaiolako postarik ailegatu.

 

Postariek axolagabe jarraitu dute edaten,

eta elefante arrosek balantzaka harietan,

eta zakurrek zaunkaka ondoko baserrian,

eta umeek negar egin dute jaiki direnean,

 

eta postariak ahoa siku dutela esnatu dira.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006