Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

GAUR ERE EZ DA HAIZE EGOKIRIK ALTXATUKO

 

Ukondoak leiho ertzean baratuta

kristalean lasterka ari diren

euri tantak behatzen dituzu orain,

 

eta lehortuko dituen eguzkiarekin

amets egiten duzu begiak itxita.

 

Ukondoak leiho ertzean baratuta

zigarretaren kearekin eguzkiak

duen jolasa behatzen duzu gero,

 

eta zigarreta itzaliko duen euriarekin

amets egiten duzu begiak itxita.

 

Aseko zaituen eguraldiaren zain zaude,

oinak moilaren ertzean baratuta.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006