Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

GAITZ GUZTIEN BOTIKA

 

Jendeak gainezka egiten du,

olatuen aparrak bezala,

ospitaletako leihoetatik.

 

Horrela izan omen da

munduan argia egin eta

odolbilduak ikusgarri

egin zirenetik eta,

 

gauzak aldatuta ere,

horrek ez du,

eguraldiak bezala,

aldatzeko batere itxurarik.

 

Hiltzen jarraituko dugu,

justiziarekin edo justiziarik gabe.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006