ERAISPENA MODAKO HITZA IZAN ZEN
Gaur, Euskalduna, etxeak jaso
dizkizute gainean. Atzo eraitsitako
orubeen gainean biziko dira
langabetu berriak, etxekoandreak,
etorkin metak eta lanean hilko
diren gazte prekarizatuak.
Kongresuak egingo dira, hitzaldiak,
kontzertuak agian, eta pintxoak doan
direlako bertaratuko dira manikiak.
Barrikadak bota egin zituzten,
fabrikak bota, langileak bota...
Porlanarekin berdindu nahi dituzte zauriak.