Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

LITERATURA BERGIZARTERATZEKO NEURRIAK

 

Harkaitzi, Hibairi, Iratxeri

 

Hogei urte pasa dira isil-isilik hil zutenetik.

Gaur izan duen bixita dauka gogoan.

Gaztetako lagunak damututa daude eta

barkamen eske ematen dituzte hitzaldiak.

 

Ziegako leihotik Ghandi ikusten du gero.

Aitzurrarekin ari da patioan lanean.

Eta Ghandi leuna da, aitzurraren pala,

laztantzea bezain leuna da Ghandi,

 

eta Ghandi zorrotza da, aitzurraren

ertzarekin belar txarrak erauztea

bezain zorrotza da Ghandi, eta batik-bat

ez ditu liburuak idazten barkamen eske.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006