Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

BADAEZPADA ERE

 

Kukuaren kantua entzun dugu

eta patrikak miatu ditugu

datozen aroak oparoak izango

ote diren jakin nahian.

 

Gero eztabaidan hasi gara,

ea apirila ote den, edo maiatza,

eta telebista piztu dugu,

informazio zehatzagoa bilatuz.

 

Baina telebistan

abendua besterik ez da ikusten,

eta bufandak jantzi eta

berogailuak piztu ditugu,

 

badaezpada ere.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006