Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

HELMUGA

 

Iritsi zara bailara ederrera, ibaiaren

meandroak, belarra, loreak, mendiak

elurtuta, trikuharriak, etxetxo zuria...

 

Zenbat bidegurutze utzi dituzu atzean?

Zenbat bide hartuko zenituzke gaur

bihar desegingo zenituzkeenak?

 

Une honetan berretsi behar duzu

heldu nahi zenuen lekura heldu zarela,

 

edo zeure buruari galdetu behar diozu

heldu nahi zenuen lekura heldu ote zaren.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006