MUGA
Beldurra eragitearen helburua,,
mina eragitearen helburua
beldurra ereitea da.
Beldurraren eta minaren
mugazainek erabakiko dute
muga pasa dezakezun edo ez.
Erabat hil aurretik, gorpuak
zenbat beldur jasan dezakeen
neurtuko dute.
Haurra bakarrik utziko dute,
adibidez,
gela gris itxiaren erdian,
buruan plastikozko
poltsa zikin bat sartuta,
eta negar egiten utziko diote.