Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

NEGARREZ ATARIAN

 

Hegotik haize epela

etorriko da atarira,

gosaltzera jaikiko gara.

 

Albisteak iritsiko dira,

atarian itxoingo dugu

batarik gabe, biluzik.

 

Gertatu zirenak

gertatu egin zirela,

ez direla berriz gertatuko.

 

Joan zirenak

joan egin zirela,

ez direla berriz joango.

 

Atarian bakarrik

utziko gaituzte,

albisteak ere joan egingo dira.

 

Gure oroitzapenei

negar egingo diegu,

baina ez gure hildakoei.

 

Ez ahaztu hori

atarian bakarrik

utziko gaituztenean.

 

Negar egingo dugu,

gogotik eta gugatik,

baina ez hildakoengatik.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006