Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

BIZI ZAITUENAK HILKO ZAITU

 

Hauskorra zara, adiskidea

zure bizitzak ez du

edozein hegaztirenak

baino gehiago balio;

 

nahikoa da gauza

azkar eta zorrotz bat,

azkon bat adibidez,

hegaldiak eteteko.

 

Hautsi egingo zara, adiskidea

oharkabean pasako zaizun

gauza azkar eta zorrotz batekin,

bizitzarekin adibidez.

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006