Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006

 

 

BASED ON A REAL HISTORY

 

Oihaneri

 

Zure laguna balitz biluztu

borrarekin mehatxatu iletik

tira bost egunez lo egin gabe

eduki drogak eman plastikozko

poltsa zikin bat buruan jarrita ito

larrian eduki iraindu kolpatu

titiburuak atximurtu oinak

zigarroekin erre gomaespumazko

zera batean bilduta astindu jo

birrindu jipoitu matxakatu egurtu

ondoren masailekoak matrailekoak

ukabilkadak muturrekoak

erantsi uretan busti eta gero

lurrean botata laga elektrodoak

jartzearekin beldurtu izutu ikaratu

larritu estutu telefono listinekin

egunkari bilduekin eskuekin

hankekin ukondoekin belaunburuekin

eta demokraziak baimentzen

dituen gainerako metodoekin

desegin deuseztu xehatu eta ezereztu

dutena hiltzea desiratzeraino

 

zer pentsatuko zenuke Literaturaz?

 

Edan ase arte
Mikel Peruarena

Kutxa, 2006