www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMALAURGARREN KAPITULUA

 

Faraonek ardiesten ditu Israelen haurrak

itsas gorritikan hurbill,

10 hargatik espantatu eta

egiten diote errenkura Moisi,

13 zeñak kontsotatzen baititu,

prometatzen diotela librantza:

19 Iainkoaren aingerua ezartzen da

bi armaden artean,

21 eta Itsasoa bi parte egiten da,

22 halako maneraz non israeltarrak

iragaten baitire haren erditik leihorrean bezala

oñak batere busti gabe,

23 eta ejiptuarrak hareraño hei iarraikitu izanik,

ithotzen dire guziak bere Erregerekien.

31 Hargatikan Israelen haurrak

Iaunaren beldur izaten dire.

 

        1. Eta Eternala mintzatu zitzaion Moisi, ziotsala,

        2. mintza akiote Israelen haurrei, aldara daitezela, eta geldi Pi-Hahiroth aitziñean Migdol eta itsasotik artean, Bahal-Tsefonen aitziñaz aitziñ: geldituko zarete haren aldean itsasotik hurbill.

        3. Orduan Faraonek erranen dik Israelen haurrez [...] desertuak zarratu tik.

        4. Eta gogortuko diat Faraonen bihotza, eta iarraikiko zaitzue ondotik: hala glorifikatua izango nauk Faraonen baithan, eta haren armada guzian: hargatikan ejiptuarrek iakingo ditek ni naizela Eternala. Eta horrela egiñ izan zuten.

        5. Erran zioten bada Ejiptuko Erregeri, poblua ihesi zihoala. Eta Faraonen eta haren zerbitzarien bihotza pobluaren aldera mudatu izan zen: ezen erran zuten, zer egin dugu, utzi izatu dugun goatera Israel, halako maneraz non ezpakaitu zerbitzatuko gehiago?

        6. Orduan prest eragin zuen bere karreta, eta hartu izan zuen bere poblua berekiñ.

        7. Hartu zituen beraz sei ehun karreta hautuzkoak, Ejiptuko karreta guziak, eta baziren kapitañak hek guzien gañean.

        8. Eta Eternalak gogortu izan zuen Farao Ejiptuko Erregeren bihotza, zeña iarraikitu baitzitzaien ondotik Israelen haurrei. Israelen haurrak bada ilkhi izan ziren eskuak gora.

        9. Ejiptuarrak beraz iarraikitu zitzaizkoten ondotik, eta Faraonen karretetako zamari guziek, haren zamaldunek, eta haren armadak ardietsi zituzten, hek gelditurik zeudezela itsasotik hurbill, Pi-Hahiroth aldean Bahal-Tsefonko partean.

        10. Nola Farao hurbildu baitzen, Israelen haurrek altxatu zituzten bere begiak, eta horra, ejiptuarrak hekien ondotik zihoazen. Israelen haurrek beraz xoill beldur haundia izatu zuten, eta egin zioten oihu Eternalari.

        11. Erran zioten Moisi ere nola sepulturarik batere Ejiptuan ez izanez erakharri gaituk hiltzera desertuan? zer egiñ izan darokuk ilkhiarazi baikaituk Ejiptutik kanpora?

        12. Eztuk hori zeñetaz mintzatzen baikiñaizkian Ejiptuan, erraten ginduela, utz gaitzak, eta zerbitza detzagun ejiptuarrak? ezen hobeki lukek guretzat hek zerbitzatzia ezen ez desertuan hiltzea.

        13. Eta Moisek erran zioen pobluari, etzaiteztela beldur: geldi zaitezte, eta ikhusazue Eternalaren librantza, gaur emango darotzuena. Ezen ejiptuar egun ikhusi ditut zuenak; eztitutzue ikhusiko sekulan gehiago.

        14. Eternala gudukatuko duk zuentzat, eta egongo zarete geldirik.

        15. Eternalak bada erran zioen Moisi, zergatik oihuz agot niri? mintza akiote Israelen haurrei, dohazela.

        16. Eta hik altxa zak hire xigorra, eta heda zak hire eskua itsas gañera eta erdira zak: eta Israelen haurrak sar beitez itsasoaren erdian leihorrean bezala idorrik.

        17. Eta nitaz denaz bezanbatean, horra, banihaak gogortzera ejiptuarren bihotza, sar daitezentzat hekien ondoan: eta glorifikatua izango nauk Faraonen baithan, eta haren armada guzian, haren karretetan, eta haren zamaldunetan.

        18. Eta ejiptuarrek iakingo ditek ni naizela Eternala glorifikatua izango naizenean Faraonen baithan, haren karretetan, eta haren zamaldunetan.

        19. Eta Iainkoaren aingerua Israelen armadaren aitziñean zihoana partitu izan zen eta goan hekien gibelera: eta hedoi koluna partitu zen hekien aitziñetikan: eta egotu zen hekien gibelean.

        20. Eta ethorri zen ejiptuarren armadaren eta Israelen armadaren artera. Hura beraz hedoia zen eta goibeltasuna, eta argitzen zuen gaua: eta bat etzen hurbildu bertzeaganik gau guzian.

        21. Moisek bada hedatu izan zuen bere eskua itsasoaren gañera: eta Eternalak gibelarazi zuen itsasoa gau guzian orienteko haize baten bidez zeña baitzen haundia: eta egin zuen itsasoa leihor, eta urak erdiratu izan ziren.

        22. Eta Israelen haurrak sarthu ziren idor itsasoaren artetikan: eta urak harri morroill bat bezala zitzaizkoten eskuñetik eta ezkerretik.

        23. Eta ejiptuarrak iarraikitzen zitzaizkotela sarthu ziren hekien ondoan itsasoaren erdian: erran nahi da, Faraonen zamari guziak, haren karretak eta haren zamaldunak.

        24. Bañan gerthatu zen goizaren gañera Eternalak suzko kolunan zegoela, eta hedoiean begiratu zioela ejiptuarren armadari, eta desegiñ izan zuela.

        25. Eta khendu zituela haren karreten arrodak eta egin zuela eraman zetzaten hagitz neketz. Ejiptuarrek bada erran zuten, goazen ihesi israeltarren aitziñetikan: ezen Eternala guduan hari duk hekien alde ejiptuarren kontra.

        26. Eta Eternalak erran zioen Moisi, heda zak hire eskua itsasoaren gañera, eta urak bihurtuko dituk ejiptuarren gañera, hekien karreten gañera, eta hekien zamaldunen gañera.

        27. Moisek beraz hedatu zuen bere eskua itsasoaren gañera, eta itsasoa bihurtu zen bere goaiara goiza, heldu zela, eta ejiptuarrak ihesi zihoazkon. Hala Eternalak hil zituen ejiptuarrak itsasoaren erdian.

        28. Ezen urak bihurtu ziren eta estali zituzten karretak, eta Faraonen armada guziko zamaldunak, itsasoan barna Israelen ondotik sarthu zirenak eta etzen goititu batetaraño xoillki.

        29. Bañan Israelen haurrak goan ziren idor itsasoaren erdian: eta urak harrimorroill bat bezala zitzaizkoten eskuñetik eta ezkerretik.

        30. Eternalak beraz egun hartan deskantsatu zuen Israel ejiptuarren eskutik. Eta Israelek ikhusi zituen ejiptuarrak hillik itsas bazterrean.

        31. Hala Israelek ikhusi zuen puxantza haundi Eternalak ejiptuarren kontra desplegatu zuena eta Poblua Eternalaren beldur izatu zen, eta siñhetsi zituzten Eternala eta Moise haren zerbitzaria.

 

aurrekoa hurrengoa