www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMARGARREN KAPITULUA

 

Iafethen ondokoen kontua.
6 Kamen ondokoena
8 [non baita errepresentatua
monarkien hastea Nimroten baithan].

21 Semeren ondokoena, eta
nazioneena uholdearen ondoan
lur guzia bethe dutenena.

 

        1. Hemen dire bada Noeren haur Sem, Kam, eta Iafethten kastak: zeñei sorthu baitzitzaizten haurrak uholdearen ondoan.

        2. Iafethten haurrak dire Gomer, Magog, Madai, Iauan, Tubal, Mesex, eta Tiras.

        3. Eta Gomeren haurrak Aszkenas, Rifath, eta Togarma.

        4. Eta Iauanen haurrak Elisza, Tarszis, Kittim eta Dodanim.

        5. Hautaz errepartituak izatu ziren nazioneen Irlak, bere lurretarik, bat bedera bere lengoaiaren arabera, bere famillen arabera, bere nazioneen artean.

        6. Gisa berean Kamen haurrak dire Kus, Mitsraim, Put, eta Kanaan.

        7. Eta Kusen haurrak Seba, Hauila, Sabtah, Rahma, eta Sabteka. Eta Rahmaren haurrak Szeba eta Dedan.

        8. Eta Kusek enjendratu zuen Nimrod, zeña hasi baitzen puxant izaten Lurrean,

        9. hori izatu zen ihiztari puxant bat Eternalaren aitziñean.

        10. Eta horren gobernuaren hastea izan zen Babel, Erek, Akkad eta Kalne Szinharreko herrian

        11. herri hartarikan ilkhi izan zen Asur, eta egiñ izan zuen Ninibe, eta hiriko karrikak eta Kalah,

        12. Eta Resen Ninibe eta Kalahren artean, zeña baita hiri haundi bat.

        13. Eta Mitsraimek enjendratu zuen Ludim, Hanamim, Lehabim, Naftuhim,

        14. Pathrusim, Xasluhim [zeñenganik ilkhi baitire filistintarrak] eta Kaftorim

        15. eta Kanaanek izatu zuen Sidon bere lehen semea eta Heth:

        16. Iebusiarrak, amorhearrak, girgasziarrak,

        17. Hebiarrak, harkiarrak, eta siniarrak,

        18. Aruadienarrak, tsemarriarrak, eta hamatiarrak eta ondoan barraiatu dire kananearren famillak.

        19. eta izan ziren kananearren bazterrak Sidonetik, Gerar aldera heldu aizenean, Gazaraño, Sodom eta Gomorraldera, Adma eta Tseboim aldera Leszaraño.

        20. Hor dire Kamen haurrak bere famillen eta hizkuntzen arabera, bere lurretan eta nazionetan.

        21. Orobat Sem, Heberren haur guzien aitari eta Iapethten anaiari zeña baitzen haundiena, sorthu zitzaizkon haurrak.

        22. Semeren haurrak beraz dire Helam, Asur, Arpakszad, Lud eta Aram.

        23. Eta Aramen haurrak Hus, Hul, Gether eta Mas.

        24. Eta Arpakszadek izatu zuen Szelah, eta Szelahk izatu zuen Heber

        25. eta Heberri sorthu zitzaizkon bi seme: baten izena Peleg: ezen horren denboran Lurra errepartitua izatu zen: eta horren anaiaren izena, Ioktan.

        26. Eta Ioktanek izatu zuen Almodad, Szelef, Hatsarmaueth eta Ierah,

        27. Hadoram, Uzal, Dikla,

        28. Hobal, Abimael, Szeba,

        29. Ofir, Hauila, eta Iobab: horiok guziak dire Ioktanen haurrak

        30. eta horion egoitza zen Meszatikan heldu aizenean Sefarro orienteko mendira.

        31. Hor dire semeren haurrak, bere famillen eta hizkuntzen arabera bere lur eta nazionetan.

        32. Horiok dire beraz Noeren haurren famillak, bere kasten arabera bere nazionetan: eta hautaz izatu dire errepartituak nazioneak lurrean uholdearen ondoan.

 

aurrekoa hurrengoa