www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LAURGARREN KAPITULUA

 

Moisek konfirmatua izaturik

bere bokazionean bi mirakuilluz,

8 Iainkoak egitera manatu ziotzanez israeltarren

aitziñean berze hirurgarren batekien,

10 errefusatzen du bizkitartean kargu hori:

11 bañan hartzen du azkenean

Iainkoak bere fagorearen promesarekiñ

iuntatzen dioen orduan Aaron laguntzat.

18. Ejiptura goateko partitu eta inkuntratua da

bidean Iaunaz, zeñak hillarazi nahi baitzuen,

Seforak bere semea zirkuntzisatu ezpaldin balu.

27 Aaron badihoa Moisen atiziñera,

29 eta biak badihoaz Israelitengana

zeñek siñhesten baitute hekien mandatua.

 

        1. Eta Moisek ihardetsi zuen, erraten zuela, bañan horra, ez niautek siñhetsiko, eta etziotek obedituko ene hitzari: ezen erranen ditek, Eternala etzaik agertu.

        2. Eta Eternalak erran zioen, zer duk hire eskuan? Ihardetsi zuen: xigor bat.

        3. Erran zuen, aurthik zak lurrera. Eta aurthiki zuen lurrera, eta billhatu zen suge: eta Moise ihesi zihoan aitziñetik.

        4. Orduan Eternalak erran zioen Moisi, heda zak hire eskua, eta sesi zak horren buztana: [eta hedatu zuen bere eskua, eta hartu zuen: eta xigor bihurtu zen haren eskuan.]

        5. Eta hori siñhets dezatentzat Eternala, hekien aiten Iainkoa, Abrahanen Iainkoa, Isaaken Iainkoa, eta Iakoben Iainkoa agertu zaiala.

        6. Gehiago Eternalak erran zioen, emak orai hire eskua hire galtzarbean. Eta eman zuen bere eskua bere galtzarbean: gero atheratu zuen eta horra haren eskua xuria, zen ezkabiaz elhurra bezala.

        7. Gero erran zuen, emak oraño hire eskua hire galtzarbean. Eta eman zuen oraño bere eskua bere galtzarbean. Eta atheratu zuen oraño bere galtzarbetikan kanpora: eta horra, bihurtu izan zen oraño haren bertze haragia bezala.

        8. Gerthatzen baldin bada ez autela siñhesten, eta eztiotela obeditzen lehenbiziko señalearen bozari, siñetsiko ditek azkeneko señalearen boza.

        9. Eta gerthatzen baldin bada, eztuztela siñhesten bi señala hauk, eta eztiotela obeditzen hire hitzari, hartuko duk ibaieko uretik, eta isuriko duk lurraren gañera: eta ibaietik hartu izango dituan urak odol billhatuko dituk lurraren gañean.

        10. Eta Moisek ihardetsi zioen Eternalari, helas, Iauna! ez atzotik ez heren egunetik, ez nauk hitza aise duen gizona, oraño hire muthillari mintzatu atzaionaz gerostik: ezen ahoa eta mihia debekatuak ditiat.

        11. Eta Eternalak erran zioen, nork egin dio ahoa gizonari? edo nork egiten du mutua, edo gorra, edo ikhusten duena edo itsua? eztut egiten nik Eternalak?

        12. Oha beraz orai, eta hire ahoarekiñ izango nauk, eta erakutsiko daroat zer erran beharko duan.

        13. Eta Moisek ihardetsi zuen, helas, Iauna! egortzak, othoizten aut nor ere egorri behar baituk eta hura.

        14. Eta Eternalaren kolerak irakitu zuen Moisen kontra, eta erran zuen, Aaron Lebi famillakoa ezta hire anaia? bazeakiat xoill ungi mintzatuko dela. Eta oraño horra, non ilkhitzen duan hire aitziñera, eta hi ikhustean bozkario izanen dik bere bihotzean.

        15. Mintzatuko atzaio beraz hari, eta emanen diotzak hitz hauk bere ahoan, eta hire ahoarekiñ eta harenarekiñ izango nauk, eta erakutsiko darotzuet zer egin beharko duzuen.

        16. Eta hura mintzatuko ziaiok hiretzat pobluari, eta hala ahotzat izango atzaio hi, eta Iainkotzat izango zaik hura.

        17. Hartuko duk xigor hori ere hire eskuan, zeñarekien egingo baitituk señale hek.

        18. Hala Moise goan zen, eta bihurtu izan zen Iethro bere aitagiñharrauagana, eta erran zioen, othoizten aut, ni goan nadiñ, eta bihur nadiñ ene anaia Ejiptuan direnetara, ikhustera ea bizi diren oraño. Eta Iethrok erran zioen, oha bakean.

        19. Eternalak bada erran zioen Moisi Madiango herrian, oha, eta bihur adi Ejiptura ezen hire biziaren billha zebiltzan guziak hil dituk.

        20. Hala Moisek hartu zituen bere emaztea, eta bere semeak, eta ezarri zituen asto baten gañean: eta bihurtu izan zen Ejiptuko herrira. Eta Moisek hartu zuen Iainkoaren xigorra ere bere eskuan.

        21. Eta Eternalak erran zioen oraño Moisi Ejiptura ohala eta bihurtzen aizela, begirauk, egingo dituk Faraonen aitziñean, hire eskuan ezarri ditudan mirakuillu guziak: ordean gogortuko diat haren bihotza, eta eztik utziko goatera poblua.

        22. Erranen diok beraz Faraoni, horrela erran dik Eternalak, Israel duk ene semea, ene lehensorthua.

        23. Eta erran daroat utzak goatera ene semea, zerbitza nazantzat: eta errefusatu duk uztera goatera. Horra banihoak hiltzera hire semea, hire lehensorthua.

        24. Gerthatu zen bada, nola Moise baitzen bide gañean, ostelerian, Eternalak inkuntratu zuela eta ibilli zela hura nola hill billha.

        25. Orduan Seforak hartu zuen kanibet zorrotz bat eta hartaz ebaki izan zioen zioen prepuzioa, pitxo-muthurra bere semeari, Moisen eta ezarri zuen oñetan: eta erran zuen, egiaz hi niri odol espos bat atzait.

        26. Beraz partitu zen harenganik; hargatikan erran zuen, odol esposa: zirkuntzisionea dela kausa.

        27. Eta Eternalak erran zioen Aaroni, oha Moisen aitzinera desertura. Goan zen bada harat, eta inkuntratu zuen Iainkoaren mendian, eta eman zioen musu.

        28. Eta Moisek erran ziotzan Aaroni: Eternal egorri zuenaren hitz guziak, eta señale manatu izan ziotzan guziak.

        29. Moise bada iarraiki zitzaion bere bideari Aaronekien: eta biribillkatu zituzten Israeleko haurren zahar guziak.

        30. Eta Aaronek erran zituen Eternalak Moisi erran izan ziotzan hitz guziak, eta egin zituen señaleak pobluak ikhusten zituela.

        31. Eta Pobluak siñhetsi zuen: eta aditu zuten, Eternalak bisitatzen zituela Israeleko haurrak eta begiratzen ziotela hekien aflikzioneari: eta makhurturikan iarri izan ziren ahuspez.

 

aurrekoa hurrengoa