www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA HIRURGARREN KAPITULUA

 

Sararen adiña eta heriotzea
2 Abrahanek dolua ekharri eta
erosten du hetiendarren larre bat
izateko sepultura zuzena,
19 eta han ehorzten du Sara.

 

        1. Sara bada bizi izatu zen ehun eta hogoitazazpi urthe zeñak baitire haren biziaren urtheak.

        2. Eta hill izan zen Kirjath-Arbahn zeña baita Hebronen, Kanaango herrian. Hala ethorri izan zen Abraham auhen eta nigar egitera.

        3. Eta bere hillaren aitziñetik altxatu eta mintzatu zitzaioten hetiendarrei, erraten zuela,

        4. Arrotza eta kanpokoa naiz ni zuen artean: eman diezadazue sepultura posesione bat zuen artean, ehortz dezadantzat ene hilla, khentzen dudala ene aitziñetikan.

        5. Eta hetiendarrek ihardetsi zioten Abrahani, erraten ziotela,

        6. Ene Iauna, entzun gaitzak, printze exelent bat aiz hi, ehortz zak hire hilla gure sepultura hoberenetarik batean. Eztarok gutarik batek ere errefusatuko bere sepultura, han ehortz eztezaantzat hire hilla.

        7. Abraham bada altxatu izan zen eta iarri zen ahuspez, herriko pobluaren aitziñean, erran nahi da, hetiendarren aitziñean.

        8. Eta mintzatu zen hekiekiñ ziotsala, plazer baduzue ehortz dezadan ene hilla, khentzen dudala ene aitziñetikan, adi nazazue, eta zaitezte othoitz egille enetzat Hefron Tsoharren semearen aldera:

        9. Eman diezadantzat Makpelako bere arroka zillhoa zeña baita haren larrearen buruan. Hura eman diezadan zuen artean, balio duenaren prezioan, sepultura posesionetzat.

        10. Eta Hefron iarririk zegoen hetiendarren baltsan. Hefron hetiendarrak bada ihardetsi zioen Abrahani, [aditzen zutela hetiendarrek, erran nahi da, haren hiriko athetik sartzen ziren guziek] ziotsala,

        11. Ez ene Iauna, entzun nazak, ematen daroat larrea, han den arroka zillhoa ere ematen daroat: ene pobluaren haurren aitziñean ematen daroat: han ehortz ezak hire hilla.

        12. eta Abraham ahuspez iarri izan zen herriko pobluaren aitziñean

        13. eta mintzatu zitzaion Hefroni, [aditzen zuela herriko poblu guziak] eta erran zuen, bañan plazer baduk, othoizten aut, adi nazak: emanen diat larrearen dirua: errezibizak hura eneganik, gero han ehortziko diat ene hilla.

        14. Hefronek ihardetsi zioen Abrahani, erraten zioela,

        15. ene Iauna entzun nazak. Lurrak balio die laur ehun zillhar luis erdi ene eta hire artean. Bañan zer da hori? Ehortz ezak beraz hire hilla.

        16. Eta Abrahanek Hefron aditu eta pagatu zioen mintzatu zitzaion dirua, aditzen zutela hetiendarrek, erran nahi da laur ehun zillhar luis erdi merkatarien artean kurritzen zutenak.

        17. Eta Hefronen larrea zeña baitzen Makpelan Mamre aitziñean, hanbat larrea nola arroka zillho han zena eta arbola guziak zeñak baitziren larrean eta haren bazter guzietan inguru arrastatua izatu zen,

        18. poseditua izateko Abrahanez hetiendarren erran nahi da, hiriko athetikan sartzen ziren guzien presentzian.

        19. Eta ondoan gero Abrahanek ehortzi izan zuen Sara bere emaztea Makpela larreko arroka zillhoan, Mamre aitziñean, zeña baita Hebron, Kanaango herrian.

        20. Larrea beraz eta arroka-zillho han zena arrastatua izatu zen hetiendarrez Abrahanentzat sepultura posesionetzat.

 

aurrekoa hurrengoa