www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOIETABATGARREN KAPITULUA

 

Isaak Sararenganik sorthu eta,
Iainkoaren promesaren arabera
zirzuntzisatua da zortzigarren egunean
8 bulharretik khendua den denboran,
Ismael hartaz trufatzen da eta khasatua da
Iainkoaren manuz, zeñak prometatzen baitio
hazia Abrahani Isaaken baithan.
17 Agar kontsolatua da Iaunaren aingeruaz,
zeñak konfirmatzen baitio promesa Ismaelen ondoreaz.
22 Abrahanek egiten du alientzia Abrahanekiñ eta
kobratzen du bortxaz eraman izan zitzaion phutzua.

 

        1. Eta Eternalak bisitatu zuen Sara, erran izan zuen bezala; eta egiñ izan zioen nola ere mintzatu baitzen eta hala.

        2. Sarak bada kontzebitu zuen, eta egin zioen seme bat Abrahani bere zahartasunean, Iainkoak erran izan zioen sasoñean.

        3. Eta Abrahanek deithu zuen bere seme [sorthu zitzaionaren, eta Sarak egin zioenaren izena] Isaak.

        4. Gero Abrahanek zirkuntzisatu zuen bere semea Isaak zortzi urtheren adiñetakoa, Iainkoak manatu zioen bezala.

        5. Eta Abrahanek ehun urtheren adiña zuen, Isaak bere semea sorthu zitzaion orduan.

        6. Eta Sarak erran zuen, Iainkoak hirri eragin darot: adituko duten guziek hirri egingo dute enekiñ.

        7. Erran zuen oraño, nork errango zioen Abrahani, Sarak bulharra emanen ziotela haurrei? Ezen egin diot seme bat bere zahartasunean.

        8. Eta haurra handitu izan zen eta bulharretik khendu: eta Abrahanek egin zuen banket haundi bat Isaak bulharretik khendu izatu zen egunean.

        9. eta Sarak ikhusi zuen Agar ejiptuarraren semea [Abrahani egin zioena] musikatzen zela,

        10. eta erran zioen Abrahani, khasa zak hunako neskato hau eta horren semea: ezen neskato hunen semeak eztik primutuko ene Semearekiñ, Isaakekiñ.

        11. Eta horrek hagitz desplazer egin zioen Abrahani bere Semearen okhasionez.

        12. Bañan Iainkoak erran zioen Abrahani, horrek eztiazakala desplazer egiñ haurraz eta neskatoaz. Sarak erranen darozkian gauza guzietan obedi diozok haren hitzari: ezen Isaaken baithan deithuko zaik hazia.

        13. Eta bitartean egiñaraziko diat oraño neskatoaren semea nazione bat, zeren eta hire hazia baita.

        14. Abraham beraz iaiki izan zen goiz goizetik eta hartu zuen ogia eta flasku bat ur, eta eman ziotzan Agarri, ezartzen zituela haren sorbalda gañean: eman zioen, haurra ere, eta bidaldu zuen. Gero eman zitzaion bideari, eta errebelaturik ibilli izan zen. Beer-Szebahko desertuan.

        15. Eta flasku ura faltatu izatu zen orduan, aurthiki zuen haurra arbolatxo baten azpira.

        16. Hala goan izan zen, eta iarri zen aitziñaz aitziñ, urrun balesta aurthik kolpe bat bezala: ezen erran zuen eztezadan ikhus hiltzen haurra. Eta iarririk zegoela aitziñaz aitziñ, bere boza altxatu zuen eta nigar egin zuen.

        17. Eta Iainkoak aditu zuen haurraren boza, Iainkoaren angeruak deithu zuen zeruetarik Agar: eta erran zioen zer dun, Agar? eztunala beldurrik, ezen Iainkoak aditu diñ haurraren boza, den lekhutik.

        18. Iaiki adi, altxa zan haurra eta hartzan hire eskuarekiñ: ezen egiñaraziko diñat nazione haundi bat.

        19. Eta Iainkoak ideki zituen haren begiak, eta ikhusi izan zuen urphutzu bat eta goan izan zen eta bethe izan zuen flaskua urez eta eman zioen edatera haurrari.

        20. Eta Iainkoa izatu zen haurrarekiñ, zeña haundi egin baitzen, eta egotu zen desertuan, eta izatu izan zen balesta aurthikitzaille.

        21. Eta egotu izan zen Parango desertuan, eta bere Amak hartu zioen emazte bat Ejiptuko herritik.

        22. Eta gerthatu zen denbora hartan, Abimelek eta Pikol haren armadako buruzagia, mintzatu zitzaiola Abrahani, ziotsala, Iainkoa hirekin duk egiten dituan gauza guzietan.

        23. Orai bada, iuramentu egin diezadak hemen Iainkoaren partez, estarotakala erranen gezurrik niri, ez ene haurrei, ez ene haurren haurrei. Nik hiri egin daroadan graziaren arabera, hik egiñen darotak, niri eta hi arrotz bezala egotu aizen herriari.

        24. Abrahanek ihardetsi izan zuen, iuramentu egiñen diat.

        25. Bañan Abrahanek erreprehenditu zuen Abimele urphutzu bat zela kausa, zeña Abimeleken muthillek okupatu baitzuten bortxaz.

        26. Eta Abimelek erran zuen, eztiat iakiñ izatu nork egiñ izatu duen gauza hura eta hik abertitu ere eznauk, eta eztiat hartaz oraño aditu mintzatzen egun baizen.

        27. Abrahanek bada hartu zituen ardiak, eta idiak, eta eman ziotzan Abimeleki, eta egin zuten alientzia elkharren artean.

        28. Eta Abrahanek eman zituen apartean zazpi bildots eme artzain tegitik, arthalde tegitik,

        29. eta Abimelek erran zioen Abrahani, zer erran nahi dute harako zazpi bildots apartean eman dituan hek?

        30. Eta ihardetsi zuen, hori duk hartuko dituala zazpi bildots hek ene eskutikan: hek niri lekhukotzat izan dakizkidantzat zillhatu dudala hunako phutzu hau.

        31. Eta horrengatik deithu izan zuten lekhu hura, Beer-Szebah: ezen biek han iuramentu egiñ izan zuten.

        32. Tratatu zuten bada alientzia Beer-Szebahn gero iaiki izan zen Abimelek eta Pikol haren armadako buruzagia, eta bihurtu ziren filistintarren herrira.

        33. Eta Abrahanek landatu zuen hariz tegi bat Beer-Szebahn, eta han inbokatu zuen Eternalaren izena eternitateko Iainko borthitza.

        34. Eta Abraham egotu izan zen arrotz bezala filistintarren herrian denbora luzea.

 

aurrekoa hurrengoa