www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOIETA BEDERATZIGARREN KAPITULUA

 

Iakob Paddan-Aramara ethorri eta
errezibitua da Labanen etxean,

15 eta zerbitzatzen du zazpi urthez izatekotzat
Rakel haren alaba emaztetzat.

21 Gero eztaiak egiten diren orduan, Lea ezarri izatu
eta arratsaldean Rakelen lekhuan, asuietitzen da oraño
bertze zazpi urthetako zerbitzura Rakel ere izatekotzat,

28 zeñaren eztaiak zelebratzen baititu
bizkitartean berehala Learen eztaien ondoan.

30 Rakel maitatua da Lea baño gehiago,
agorra da, bañak Leak egiten laur haur Iakobi.

 

        1. Iakob bada lothu zitzaion bideari, eta goan izan zen orientarren herrira:

        2. Eta begiratu zuen, eta horra, phutzu bat larre batean, eta han berean hirur ardi tropela phutzu ondoan zeudezenak: ezen phutzu hartan edaraten zituzten arthaldeak, eta bazen harri haundi bat phutzuaren zintzurrean.

        3. Eta arthalde guziak hau bildu eta, khentzen zuten harria phutzuaren zintzur gañetik, eta edaraten zituzten arthaldeak: gero ezartzen zuten harria bere lekhuan phutzuaren zintzur gañean.

        4. Eta Iakobek erran zioten, ene anaiak, nongoak zarete? eta ihardetsi zuten, Karango gare.

        5. Eta erran izan zioten, eztuzue ezagutzen Laban Nakorren semea? eta ihardetsi zuten, ezagutzen dugu.

        6. Erran zioten, ungi dago? Ihardetsi zioten, ungi dago: eta horra, Rakel haren alaba, zeña heldu baita arthaldearekiñ.

        7. Eta erran zuen, horra, egun zabala da oraño, ezta arthaldea erretiratzeko denbora: edara zatzue arthaldeak, eta goanaraz bazkatzera.

        8. Ihardetsi izan zuten, eziñ ahal giñezake, arthalde guziak biribillka daitezen arteraño eta khen dezaten artean harria phutzuaren zintzur gañetikan, eta edara detzagun artean arthaldeak.

        9. Eta nola oraño mintzo baitzen hekiekiñ, Rakel ethorri izan zen bere aitaren arthaldearekiñ: ezen artzaña zen haña.

        10. Eta gerthatu izan zen, Iakobek ikhusi zuen bezain sarri Rakel bere amaren anaiaren alaba eta Laban bere amaren anaiaren arthaldea, hurbildu izan zen eta khendu zuen harria phutzuaren zintzur gañetik eta edaratu zuen Laban bere amaren anaiaren arthaldea.

        11. Eta Iakobek musu eman zioen Rakeli, eta bere boza goratzen zuela nigar egin zuen.

        12. Eta Iakobek deklaratu zioen Rakeli, haren aitaren anaia zela, eta Rebekaren semea zela: eta laster egiñ izan zuen, eta erran zioen bere aitari.

        13. Eta gerthatu zen Labanek aditu zituen bezain sarri bere arrebaren semearen berriak, laster egin zuela haren aitziñera, eta besarkatu zuela eta eman zioela musu, eta erakharri zuela bere etxera: eta kondatu ziotzan Labani gauza horiok guziak.

        14. Eta Labanek erran zioen, egiazki ene hezurra eta haragia aiz: eta egotu izan zen harekiñ illhabethe bat osoki.

        15. Labanek erran zioen oraño Iakobi, zerbitzatuko nauk dohañik, zeren aizen ene anaia? deklara diezadak zer izanen den hire saria.

        16. Labanek bada bazituen bi alaba: zaharrenaren izena zen Lea: eta gazteenaren izena Rakel.

        17. Bañan Leak begiak minbera zituen, eta Rakelek gorphutz thaillu eder bat zuen eta ederra zen ikhusteko.

        18. Eta Iakobek maite zuen Rakel, hargatik erran zuen, zerbitzatuko aut zazpi urthez Rakel hire alaba gazteenaren amoreagatik.

        19. Eta Labanek ihardetsi zuen, hobeago duk hiri eman diezadaan haña ezen ez bertze gizon bati ematen banio: egon adi enekiñ.

        20. Iakobek bada zerbitzatu zuen zazpi urthez Rakelentzat, zeñak iduritu baitzitkaizkon zenbeit egun guti bezala, zeren maite baitzuen.

        21. Eta Iakobek erran zioen Labani, eman diezadak ene emaztea: ezen ene denbora akhabatu duk, harengana nohantzat.

        22. Labanek bada biribillkatu zituen lekhuko iende guziak, eta egin zuen banket bat.

        23. Bañan arratsa ethorri zen orduan, hartu bere zuen Lea alaba, eta ekharri zioen Iakobi, zeña ethorri baitzen harengana.

        24. Eta Labanek eman zioen Zilpa bere neskatoa Lea bere alabari neskatotzat.

        25. Bañan goiza ethorri izan zen orduan, horra, Lea zen: eta Iakobek erran zioen Labani, zer egin darotak? Eztut zerbitzatu hire etxean Rakelentzat? Eta zergatik enganatu nauk?

        26. Labanek ihardetsi zuen, eztute horrela egiten lekhu huntan, ematea gazteena zaharrenaren aitziñean.

        27. Akhaba zak hunen astea, eta emanen daroagu hura ere ene etxean oraño egingo duan zerbitzuarentzat bertze zazpi urthez.

        28. Iakobek beraz egin hala, eta akhabatu zuen Learen astea, gero Labanek eman zioen Iakobi emaztetzat Rakel bere alaba ere.

        29. Eta Labanek eman zioen Bilha bere neskatoa, Rakel bere alabari neskatotzat.

        30. Ethorri zen bada Rakelengana ere, eta maitatu izan zuen gehiago Rakel ezen ez Lea: eta zerbitzatu zuen oraño haren etxean bertze zazpi urthez.

        31. Eternalak ikhusirik higindua zela Lea, ideki izan haren emasabela, bañan Rakel agor zen.

        32. Eta Leak kontzebitu zuen eta egiñ izan zuen seme bat, eta deithu haren izena Ruben. Ezen erran zuen, zeren Eternalak begiratu baitio ene aflikzioneari, hargatikan orai ere maitatuko nau ene senharrak.

        33. Berriz kontzebitu izan zuen eta egin zuen seme bat, eta erran zuen, zeren eta Eternalak entzun baitu higindua nintzela, eman izan darot hau ere: eta deithu zuen horren izena Simeon.

        34. Eta kontzebitu zuen oraño eta egin zuen seme bat, eta erran zuen, oraingo aldian bada ene senharra egongo da enekiñ iuntaturik ezen egin diotzat hirur seme: hargatikan deithu izan zuten haren izena Lebi.

        35. Oraño gehiago kontzebitu zuen eta egin zuen seme bat eta erran zuen, aldi huntan laudatuko dut nik Eternala. Hargatikan deithu zuen haren izena Iuda: gero gelditu zen haur egitetik.

 

aurrekoa hurrengoa