www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BORTZGARREN KAPITULUA

 

Adameren eta Sethen ondokoen
Noerenñoko kontua.
21 Zeñen arteañ Henok Iaunaren aitziñean
ibilli eta altxatua izan baita hartaz.

 

        1. Hemen da Adamen haurren kontua, Iainkoak gizona kreatu zuen egunetik eta bere idurirat egin zuenetik.

        2. Hek bada kreatu zituen harra eta emea eta bedinkatu zituen, eta deithu zuen hekien izena gizona, kreatuak izatu ziren egunean.

        3. Hala Adam bizi izan zen ehun eta hogoita hamar urthe: eta enjendratu zuen seme bat bere idurira, bere imajinaren arabera, eta deithu zuen haren izena Seth.

        4. Eta Adamen egunak, Seth enjendratu ondoan, izatu ziren zortzi ehun urthe: eta enjendratu zituen semeak eta Alabak.

        5. Adam beraz bizi izatu zen denbora guzia, izantzen bederatzi ehun eta hogoita hamar urthe, gero hill izantzen.

        6. Orobat Seth bizi izantzen ehun eta bortz urthe, eta enjendratu zuen Enos.

        7. Eta Seth bizi izatu zen Enos enjendratu ondoan, zortzi ehun eta zazpi urthe eta enjendratu zituen semeak eta alabak.

        8. Seth beraz bizi izantzen denbora guzia, izatu zen bederatzi ehun eta hamabi urthe, gero hill izantzen.

        9. Orobat Enos bizi izatu zen laurhogoi eta hamar urthe: eta enjendratu zuen Kenan.

        10. Eta Enos Kenan enjendratu ondoan, bizi izatu zen zortzi ehun eta hamabortz urthe eta enjendratu zituen semeak eta alabak.

        11. Enos beraz bizi izatu zen denbora guzia, izantzen bederatzi ehun eta bortz urthe, gero hill izantzen.

        12. Orobat Kenan bizi izatu zen hirur hogoi eta hamar urthe: eta enjendratu zuen Mahalaleel.

        13. Eta Kenan, Mahalaleel enjendratu ondoan, bizi izatu zen zortzi ehun eta berrogoi urthe: eta enjendratu zituen semeak eta alabak.

        14. Kenan beraz bizi izatu zen denbora guzia, izantzen bederatzi ehun eta hamar urthe, gero hill izantzen.

        15. Gisaberean Mahalaleel bizi izatu zen hirur hogoi eta bortz urthe: eta enjendratu zuen Iered.

        16. Eta Mahalaleel, Iered enjendratu. ondoan, bizi izatu zen zortzi ehun eta hogoita hamar urthe: eta enjendratu zituen semeak eta alabak.

        17. Mahalaleel beraz bizi izatu zen denbora guzia izantzen zortzi ehun eta laur hogoita hamabortz urthe, gero hill izantzen.

        18. Trazaberean Iered bizi izatu zen ehun eta hirur hogoitabi urthe eta enjendratu zuen Henok.

        19. Eta Iered, Henok enjendratu ondoan, bizi izatu zen zortzi ehun urthe: eta enjendratu zituen semeak eta alabak.

        20. Iered beraz bizi izatu zen denbora guzia izantzen bederatzi ehun eta hirurhogoita bi urthe, gero hill izantzen.

        21. Moldeberean Henok bizi izatu zen hirurhogoita bortz urthe eta enjendratu zuen Methuszela.

        22. Eta Henok, Methuszela enjendratu ondoan, ibilli izantzen Iainkoarekiñ hirur ehun urthez: eta enjendratu zituen semeak eta alabak.

        23. Henok beraz bizi izatu zen denbora guzia, izantzen hirur ehun eta hirur hogoita bortz urthe.

        24. Hala Henok ibilli izantzen Iainkoarekiñ, eta etzen agertu gehiago: ezen Iainkoak hartu izan zuen.

        25. Moduberean Methuszela bizi izatu zen ehun eta laurhogoita zazpi urthe eta enjendratu zuen Lemek.

        26. Eta Methdszela, Lemek enjendratu ondoan, bizi izatu zen zazpi ehun eta laurhogoita bi urthe eta enjendratu zituen semeak eta alabak.

        27. Methuszela beraz bizi izatu zen denbora guzia, izantzen bederatzi ehun eta hirur hogoita bederatzi urthe, gero hill izantzen.

        28. Maneraberean Lemek bizi izatu zen ehun eta laurhogoita bi urthe eta enjendratu zuen seme bat.

        29. Eta deithu zuen hare izena Noe, erraten zuela hunek solejituko gaitu gure obratik eta gure eskuetako neketik Eternalak madarikatu duen lurra dela kausa.

        30. Eta Lemek Noe enjendratu ondoan, bizi izatu zen bortz ehun eta laurhogoi eta hamabortz urthe: eta enjendratu zituen semeak eta alabak.

        31. Lemek beraz bizi izatu zen denbora guzia izantzen zazpi ehun eta hirurhogoita hama zazpi urthe, gero hill izantzen eta Noek bortz ehun urtheren adiña zuela, enjendratu izantzuen Sem, Kam, eta Iafeth.

 

aurrekoa hurrengoa